Edukira joan

Isla del Sol

Koordenatuak: 16°01′14″S 69°10′35″W / 16.0206°S 69.1764°W / -16.0206; -69.1764
Wikipedia, Entziklopedia askea
Isla del Sol
Datu orokorrak
Motauharte
Luzera9,6 km
Zabalera4,6 km
Azalera14,3 km²
Geografia
Map
Koordenatuak16°01′14″S 69°10′35″W / 16.0206°S 69.1764°W / -16.0206; -69.1764
Estatu burujabe Bolivia
Boliviaren banaketa administratiboa La Pazko departamendua
Province of BoliviaManco Kapac probintzia
Municipality of BoliviaCopacabana Municipality
Ur-gorputzaTitikaka
Artikulu hau Boliviako uharteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sol (argipena)».

Isla del Sol (kitxuaz: Titiqaqa wat'a) Titikaka lakuan dagoen uharte bat da, Boliviako Manco Kapac probintzian, 9,6 kilometro luze eta 4,6 zabal da, eta, bere hedadura, 14,3 kilometro karratukoa da. Lakuko uharterik handiena da, bere jatorrizko izena Titikaka da, eta, horregatik, uhartea dagoen lakuak, bere izena darama, "pumaren harkaitza" esan nahi duena.

Erliebe malkartsu bat du, terraza askorekin, antzinako inken nekazaritzaren ondorioz. Inken garaian, uhartea santutegi bat zen, Eguzki jainkoa edo Intiri eskainitako birjinak zituen tenplu batekin, eta hortik datorkio izena.

Uhartearen zatirik gehienean, kitxua eta aymara indigenak bizi dira, artisautza eta artzaintzan aritzen direnak. Hitz egiten dituzten hizkuntzak, arbasoenak dira, kitxua eta aimara, baina baita gaztelania ere.

Uhartearen luze-zabal osoan zenbait gune arkeologiko ikus daitezke, non Harkaitz Sakratua edo Jatorrien Harkaitza nabarmentzen den, kroniken arabera, Manco Capac eta Mama Ocllo Cuzco sortzera irten ziren tokia dena. Chinkana edo labirintoa ere ikus daiteke, inken garaiko Pilkokaina Jauregiaz gain, bakarra, bere eraikuntza ezaugarriengatik. Beste toki bat, Yumaniko eskailerak dira, uhartearen tontorrera daramatenak, non Kristobal Kolonen aurreko garaiko ur iturri bat dagoen.

Uhartean, Challapampa arkeologia museoa ere dago, non inguruetan aurkitutako atal arkeologikoak erakusten diren.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]